29. Emakumeen Birako hirugarren etapa esprintean erabaki zen atzo [apirilak 16] Berriatuko helmugan. 02:46:09 denboragaz, helmugan sartzen lehenengoa Wiggle High 5 taldeko Giorgia Bronzini izan zen, Cervelo Bigla taldeko Carmen Small estatubatuarrari aurrea hartuta. Hirugarren postua Cylance Pro-Cycling taldeko Rosella Ratto italiarrak eskuratu zuen.
Parte hartzaile bat min hartuta
109 kilometroko Berriatua-Berriatua etapa oso gorabeheratsua izan zen, aldapatsua eta bihurgune handiekin, eta euria tarteko, eroriko bat edo beste ere egon zen. 15:30ean hasi zen lasterketa, eta Berriatuan irteera neutralizatua egin zuten. Handik Ondarroara joan ziren, eta Ertzain Etxearen paretik ekin zioten probari, Berriatuara bidean hasiz.
Berriatuatik Milloi gainerantz abiatu ziren, eta Lekeitiora ailegatu ostean, kostaldeko bidean zehar Ondarroarako bidea egin zuten. Behin Ondarroara ailegatuta, Berriaturantz abiatu ziren. Zirkuitu berbera hiru bidar egin zuten Berriatuko helmugara iritsi aurretik.
Wiggle High 5 taldeko Emma Johansson eta Giorgia Bronzini
Atzo ere, Wiggle High 5 taldeak sasoiko dagoela erakutsi zuen. Talde liderrak behar ona egin zuen, eta lidertzari eusten dio. Era beran, taldeko Bronzinik eroan zuen irabazlearen maillota, eta talde bereko Emma Johansson-ek jarraitzen du lasterketa lider nagusi 07:40:30 denboragaz.
Atzoko probaren ostean, sailkapen nagusian suediarraren atzetik Boels Dolman taldeko Megan Guarnier eta Cervelo Bigla Carmen Small dira, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Suediarrak 25 segundoko errenta dauka bigarren sailkatuarekiko, eta 28 segundoko tartea, ostera, hirugarren sailkatuarekiko.
Sari banaketa, Berriatuan
Sailkapen nagusiko lehen euskaldunari dagokionez, atzoko etapa 16. postua eta gero, Ale Cipollini taldeko Ane Santestebanek sailkapen nagusiko 9. posturaino igo zen. Biran oso maila ona ematen ari da Santesteban eta Johansson liderrarengandik minutu bat eta hiru segundora dago. Lointek taldeko Eider Merino ostera, sailkapen nagusian euskaldunen artean emaitzaren onena lortu duen bigarren postuan dago.
Gaur [apirilak 17] Portugaleten hasi eta amaituko da 75,8 kilometroko laugarren eta azken etapa.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.