Nazioarteko dantza egunaren harira, Markina-Xemeingo dantza taldeko ikasleek erakustaldia egin zuten atzo [apirilak 16] eguerdian frontoiko arkupean.
Hasi berriek egindako dantza erakustaldi bat
3 urtetik hasi eta 12 urte bitarteko 60 bat neska-mutilek ikasturtean egin duten lanaren erakustaldia egin zuten, hain zuzen ere.
Txikienak dantza klasikoagaz hasi ziren, eta beste lau taldek ere, balletean orain arte ikasitakoa erakusten aritu ziren. Adinaren arabera, euren neurrira prestatutako koreografiak eskaini zituzten arkupera hurbildutakoen gozamenerako. Guztiek ere, gustura laga zituzten arkupera hurreratutako guztiak.
Balletean dabiltzan nagusienek, gainera, estreinako, Donostiako Kontxako Barrarako prestatuko piezaren zati bat dantzatu zuten.
Balleteko nagusien erakustaldia
Dantza klasikoan dabiltzan bost taldeen erakustaldiaren ostean, dantza modernoan dabilen taldearen txanda ailegatu zen. Lehoien modura aurpegiak margoztuta irten zuten dantzalekura, eta The lyon king filmako soinu bandagaz prestatutako koreografia landua eskani zuen nagusienen taldeak.
Erakustaldiaren amaieran, antolatzaileak oso pozik agertu ziren.”Ikuskizun polita egin dute, eta jendea gustura ikusi dugu”, azaldu zuen Ianire de Andres Olabarria dantza irakasleak.
Dantza modernoko erakustaldia
Saioaren amaieran, zozketa egin zuten, eta irabazlea 0044 zenbakia izan zen. Zenbaki saridunaren jabea ikusleen artean azaldu zen pozarren.
Ondarroan ere bai
Gaur [apirilak 17] ostera, Ondarroako VIII. Barran batu dira eskualdeko dantzariak. Plaiko Zubiaren ondoko paseoan egin dute ballet erakustaldia. Lehenengo, barra txikia egin dute, eta ostean, handiena.
Erakustaldian Ondarroako Dantzarteko balleteko dantzariekin batera, Markina-Xemein, Lekeitio eta Villasana de Menako dantza ikasleak ere egon dira. Ekimenagaz amaitzeko, Alamedan dantza modernoko erakustaldia egin dute.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.