Zapatuan [apirilak 16] Aurrera Vitoriaren aurka 2-0 irabazi ostean, sailkapen taulan
gorako bidean jarraitzen dute Ondarroako Aurrerako nagusiek, eta hartara, jaitsiera postuetatik ateratzea lortu dute.
Azken hiru puntuei esker, 3. mailan geratzeko aukerak nabarmen gehitu dira. Orain momentuan, 36 puntugaz, sailkapen nagusian 17. postuan dago talde ondarrutarra, eta
hurrengo sailkatuekiko tartea handiagotzea lortu dute.
Zapatuko partidako jokaldi bat
Mikel Etxaburu
Pixki-ren eta Joseba Plazaren mutilek, hain zuzen ere,
hil ala biziko partida jokatu zuten Zaldupen Aurrera Vitoriaren aurka, eta beste behin ere, eta presioari aurre eginda, ondo erantzun zuten.
Partidaren lehen zatian etxeko taldeak ez zuen bere jokoa egiteko aukerarik eduki, eta aurkariek gol aukeraren bat edo beste izan bazuten ere, Aurrerako atezainak
markagailua hutsean mantentzea lortu zuen. Husnako berdinketagaz amaitu zen lehen zatia.
Atsedenaldia eta gero, talde ondarrutarra gogotsu bueltatu zen zelaira. Bere jokoa egitea lortu zuen taldeak, eta
62. minutuan sartu zuen lehen gola Julen Arufek. Lehen tantoak dena aldatu zuen, eta ordutik aurrera, Zaldupera hurreratutako zaleen artean zoramena nagusitu zen.
Zapatuko jokaldi bat
Etxeko taldeak golaren bila jarraitu zuen hurrengo minutuetan ere, eta
80. minutuan Unai Jauregik bigarren gola sartu zuen korner jaurtiketa baten ostean, buruz errematatuta.
Beste behin ere, zaleek ez zuten hutsik egin, eta Zaldupe jendez bete zen zapatuan. Zaleen babes hori eskertzekoa dela nabarmendu du talde teknikoak. “Iazko denboraldian goiko postuetan geundela zaleek ematen ziguten babesa orain beheko postuetan gaudela ematen diguten berdina eta, eta hori da garrantzitsuena, onean eta txarrean taldea eta zaletuak bat eginda egotea”.
Aurrera Ondarroa vs Aurre Vitoria
Asteburuan
Getxoren aurka jokatu dute, eta talde teknikoak aurreratu duenez, partida prestatzen hasita daude. “Oraindik ez da ezer lortu, eta lanean jarraitu beharra dago”. Entrenatzaileen esanetan, lanean gogor jarraitzeak “bakarrik” emango du hurrengo partida irabazteko aukera, “eta ez beste ezerk”.