Donostia Europako Kultur Hiriburuaren baitan, Europako inprobisatzailerik onenek Donostian izango dute hitzordua, Europako kulturen ahozko tradizioen nazioarteko topaketan. Ordezkari sardiniar, kurdu, galego, kanariar, katalan, galestar, austriar eta poloniarrek bertsolariekin batera jardungo dute eta, horrela, zenbait tradizio batera jarriko dute eszenan, kulturen arteko elkarrizketa batean.
Arrate Illaro eta Simone Monni kantuan Hernaniko saioan. Iturria: XDZ
Nazioarteko topaketa Donostian izango da, uztailaren 9tik 16ra, eta itxiera-ekitaldia Kursaalen egingo da; bertan, munduko hainbat ahozko tradizio batuko direlarik. Gosegarri gisa, baina, aurretiko jardunaldi batzuk egingo dira Euskal Herriko herri ezberdinetan, euren artean
Markina-Xemeinen. Horrela, Kurdistan, Sardinia eta Euskal Herriko inprobisatzaileak egongo dira,
eguenean [apirilak 21],
19:00etan, Markina-Xemeingo
kontzekupean egingo den
Europa bat-batean kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketan.
Emanaldia dohainik izango da, eta
Iker Iriartek aurkeztuko du. Saioan adierazpide bakoitzeko bina inprobisatzailek hartuko dute parte; baita musikariek ere adierazpideak hala eskatzen duenean, eta inprobisatzaileen jarduna jarraitu ahal izateko saioak euskarara itzuliko dituzte.
Bertsolariak
Nerea Ibarzabal markina-xemeindarra eta
Jon Martin izango dira, Dengbe?ja, inprobisatzaile kurdua,
Zinar Ala, eta Cantadoriak, inprobisatzaile sardiniarrak,
Simone Monni,
Paola Dentoni. Ahots laguntzaileak, berriz,
Stefano Cara eta
Michele Deiana izango dira.
Saioaren ondoren, inprobisatzaileekin poteoa egingo da herrian zehar.