Azpikontratatzailea izatetik autogintza sektoreko enpresa nagusiei zuzenean saltzera pasatu da Berriatuko Kautenik enpresa, eta nazioarteko merkatuan leku bat edukitzea lortu du. Haren estrategiaren gakoak I+G+Bn inbertitzea eta produktu propioa garatzea dira. Berriatutik ekoizpena beste inora eraman barik, haren nazioarteko fakturazioa %30 handitu da, eta datozen urteetan hazkundea nabarmena izango dutela aurreikusten dute. Horregatik, 2016ko ON Bizkaia Enpresa saria irabazi dute.
ON Bizkaia enpresa sariek Bizkaiko enpresa txiki eta ertainak goraipatzen dituzte, jarduera ekonomikoa eta lanpostuak sortzen egiten duten ekarpenarengatik. Aurtengo saridunak Kuaderno, CMI, Kautenik, Ventur Moda, ITP Externals eta Educaedu izan dira.
Aitor Alberdi Kautenikeko gerentea, saria hartzen.