Martitzean Iruñerrian egindako atxilokek salatu nahi izan dituzte herritarrek Mutrikuko Goiko Plazan egindako elkarretaratzean. Torturaren aurkako hormairudia egitea leporatuta, Espainiako Poliziak sei lagun atxilotu zituen Burlatan eta beste bi Iruñeako Alde Zaharrean. Zitazioa eman ostean, aske utzi dituzte guztiak.
Iruñerriko atxiloketak salatzeko Mutrikun egindako elkarretaratzea.