Zinema eta futbolari buruzko
Thinking Football Film Festival jaialdian aipamen berezia jaso du Irene Urruzolaren
Hako hako dokumental laburrak. Urruzolak dokumentalean, hain zuzen ere, Juanito Urkizu futbol jokalari ondarrutarraren irudiak jaso ditu, bi minutu inguruko lanean. “Aipamen hau lortzea niretzat oso garrantzitsua da. Juanito Urkizuren aspaldiko irudiak batu ditut dokumentalean. Lan honen asmoa, oro har, jendea garai haietako izarretaz ez ahaztea da”.
Urruzola Ondarroako Udalak antolatzen duen
Ondarroako kirolariak historian zehar deritzon hirugarren bekaren irabazlea da, eta Juanito Urkizu
Ondarroako futbol jokalariari eta entrenatzaileari buruz egin du ikerketa. Ondarrutarra, besteak beste,
Osasunako eta
Real Madrid-eko jokalaria izan, baina emaitzarik onenak
Athletic taldean lortu zituen, jokalari eta entrenatzaile moduan.
Hako hako dokumentalaren fotograma bat. Argazkia: Irene Urruzola
Egileak nabarmendu duenez, Urkizuk Athletic-en jokatzen zueneko hainbat irudi jaso ditu dokumentalean. Zehatz esanda, 30. hamarkadakoak. Sari legez, lana hurrengo asteetan San Mameseko bideomarkagailuan ikusi ahal izango da, partida egunetan. “Lana San Mamesen proiektatzea niretzat sari handia da”, gaineratu du egileak.
Athletic Club Fundazioak eta Loraldiak atzo [apirilak 19] arratsaldean eman zuten euskaraz egindako bideoentzako Thinking Football-Loraldia lehen saria. Lehen saria Jabi Juberak eta EƱaut Barandianek lortu dute,
Jokoz kanpo lanagatik.