Lekeitioko
Ondarzabalek sarea harrapatu du helizean, arrantzan ari zela. Bermeoko
Lekanda arrantzontziak atoian ekarri du Ondarroara arte. Baina
Lekanda porturatzeko maniobrak egiten ari zela, atoiko txikota helizean harrapatu, eta baxurako bi ontziak nora ezean geratu dira, Saturrarango harkaitzen parean.
Egoera horren aurrean, baxurako beste ontzi batzuk laguntza emateko portutik atera dira,
Ongi etorri (Ondarroa) eta
Angel padre (Colidres, Kantabria), esaterako.
Informazio iturri ezberdinen arabera,
Ondarzabalek Saturrarango harkaitzak jo ditu, eta okertuta geratu da.
Ongi etorri Ondarroako arrantzontziak lagundu dio portura sartzen;
Lekanda ontzia
Angel padrek porturatu du.
Gurutze Gorrikoak ere ontziak Ondarroako Egidazu kaian sartzeko ureratu dira. “10 metroko luzera duen txalupan joan gara”. Horrez gain, itsas salbamenduko helikopteroa ere Ondarroara gerturatu da.
‘Ondarzabal’ eta ‘Lekanda’, nora ezean; euren ondoan, laguntzera joan diren beste bi ontziak. Argazkia: Ondarroako Gurutze Gorria
Ondarzabal karrora igo dute, kalteak aztertzeko, eta
Lekandaren helizea urpekaria batek ikusi du.
Gurutze Gorrikoek HITZAri jakin eragin diotenez, arrantzontziak portu barrura sartzeko bitarteko asko erabili behar izan dituzte.
Mugimendu asko portuan. Antxoaren arrantzua dela eta, gaur, esaterako, ontzi asko porturatu dira Ondarroan. Porturatutako arrain kopurua beranduago emango dugu jakitera.
‘Ondarzabal’ eta ‘Ongi etorri’, Ondarroako portura sartzen. Argazkia: Ondarroako Gurutze Gorria.