Gure Esku Dago ekimenaren inguruko hitzaldi-tertulia domekan, Mendexan
Mendexako Gure Esku Dagok antolatuta, Alex Zenarruzabeitia Gure Esku Dagoren Bizkaiko arduraduna ariko da hizlari lanetan.
Gure Esku Dago ekimenaren eta erabakitzeko eskubidearen inguruko informazioa eta azalpenak emango ditu Zenarruzabeitiak. Ondoren, erabakitzea gauzatzeari eta etorkizunarako plangintzari buruz tertulia zabalduko dute bertaratzen direnen artean.
Udaletxeko ganbaran dagoen aretoan bilduko dira, 11:30etatik aurrera.