Ispasterko Gure Esku Dagok batzarra egingo du
Herritarren ekarpenak jasotzeko batzarra izango da biharkoa [apirilak 22]. 19:00etatik aurrera elkartuko dira Iñigo Egiluz aretoan.
Ispasterko Gure Esku Dagoko kideek azaldu dutenez, ekainean egin nahi duten galdeketako galderari buruzko iritziak jaso nahi dituzte.
Gainera, aurrerantzean antolatuko dituzten ekintzen inguruko herritarren iritzi eta proposamenak ere entzun nahi dituzte.