Zapatuan da Liburuaren Nazioareko eguna, eta datozen egunotan ekitaldi ugari egingo dituzte bertoko zenbait udalerritan, egun horren harira.
Batik bat ipuin kontalariak eta literaturagaz loturiko tailerrak prestatu dituzte.
Halaber, azken urteetan legez, Bizkaiko Foru Liburutegiaren laguntzagaz, Bookcrossing ekimenagaz bat egin dute Markina-Xemeinen. Egitasmo honen bidez, herriko kaleetan eta herritarrak biltzen diren guneetan liburuak jarriko dituzte.
Irakurzaletasuna bultzatzen
Beste alde batetik, Oparitu, irakurri, gozatu kanpaina ere martxan da dagoeneko Mutrikuko eta Ondarroako udal liburutegietan.
Euskaltzaleen Topaguneak hamargarrenez antolatu duen ekimen hau apirilaren 1etik dago martxan, eta maiatzaren 31a bitartean gauzatuko dute. Irakurketa sustatzea, euskarazko literatura ezagutaraztea, eta liburutegi publikoen erabilera bultzatzea dira proiektu honen helburu nagusiak.
Irakurzaletasuna bultzatuz, literaturarekin gozatzea eta gozaraztea da kanpainaren asmoa, irakurtzeak eta oparitzeak dakarten gozamenaren bidez.
EGITARAUA, HERRIZ HERRI:
Berriatua:
- Apirilak 23. 17.30ean, eskulan tailerra eta ipuin kontalaria, udal liburutegian (3-8 urte bitartekoentzat).
Markina-Xemein:
- Apirilak 23. 17:00etan, Tximeletak airera Xabier Olaso poetaren ikuskizuna eta familientzako tailerra, liburutegian.
Mutriku:
- Apirilak 30. 18:00etan, Zabiel kultu etxean Maider Galarzagaz Beldurra uxatzeko ipuinak.
Ondarroa:
- Apirilak 22. Herriko ikastetxeetako ikasleek (Haur Hezkuntzatik, Lehen Hezkuntzako 6.mailara artekoek) haien liburu eta ilustratzaile gustokoenak bozkatuko dituzte, liburutegian.
- Apirilak 30. 10:00-12:00. Txomin Agirre udal liburutegian Liburuen amuak irakurleen klubak IƱigo Aranbarriren Apirila liburua landuko du. Bertan egongo da Aranbarri, irakurleen dudak eta kezkak argitzen. Parte hartzeko liburutegian (946 833 343/ liburutegia@ondarroakoudala.net ) edo Udal Euskara Zerbitzuan ( 946 833 668/ mrey@ondarroakoudala.net ) eman behar da izena.