Aurreko zapatuan [apirilak 16] San Inazioko bizilagunak euren etxebizitzetara gauzak hartzera sartu zirenean
lapurretan egin zutela konturatu ziren. Zehatz esateko,
47 eta 49 atarietako bi etxebizitzatan egin zituzten lapurretak, eta hainbat ganbaratan ere bai.
Horren harira, Ondarroako udal ordezkariak atzo [apirilak 20] Ertzaintzako ordezkaritzagaz batu ziren ertzain etxean, eta larrialdi egoera mantentzen den bitartean,
zaintza mantentzeko eskaera egin zuten. Modu horretara, udalak kaltetuen kezkei erantzuna eman nahi izan die.
Batzarrean, besteak beste, San Inazion egindako lapurreten inguruan berba egiteko aukera izan zuten, eta bertan, aurrerantzean ere, zaintza berezia bermatzeko eskatu zioten Ertzaintzari.