Legution (Araba) elkartuko dira euskal arraun taldeak. Bihar sailkapen jardunaldia lehiatuko dute, 16:00etan hasita, eta etzi jokatuko dituzte finalak, 11:00etatik aurrera.
Eskualdeko arraun klubei dagokienez, Isuntza Arraun Elkarteko ordezkariak mutilen haur eta kadete kategorietan lehiatuko dira.
Ondarroa Arraun Elkarteko kideak, ostera, mutilen gazte eta kadete kategoriak jokatuko dituzte. Halaber, emakumezko etorkizunezkoak eta absolutuak kategorietan ere ariko dira.
Kategoria bakoitzeko ibilbideak:
- Emakumezko haurrak, bi luze eta ziaboga bat, 1000 m
- Etorkizuneko neskak, bi luze eta ziaboga bat, 1000 m.
- Emakumezko gazteak, lau luze eta hiru ziaboga, 2000 m
- Absolutu neskak, lau luze eta hiru ziaboga, 2000 m.
- Gizonezko haurrak, bi luze eta ziaboga bat, 1000 m.
- Gizonezko kadeteak, hiru luze eta bi ziaboga, 1500 m.
- Gizonezko jubenilak, lau luze eta hiru ziaboga, 2000 m.
- Gizonezko seniorrak, lau luze eta hiru ziaboga, 2000 m