Mutrikuko Oroimenezko VII. Piker pala txapelketa herrikoiaren finala Xabi Garaldek eta Andonik irabazi dute, Joxemiri eta Igorri
30-17 irabazi ondoren.
Txapelketako antolatzaileek azpimarratu dutenez, zapatuko [apirilak 23] finala nahikoa
estua eta gogorra izan zen. Bi bikoteak lehen tantoetan nahiko berdinduta hasi ziren, baina azken tantoetan Xabi Garaldek eta Andonik aurrea hartzea lortu zuten, tantoak bata bestearen atzetik eginda.
Txapeldunak eta bigarren sailkatuak. Argazkia: Danok Bat
Hirugarren postua, aldiz
, Eduk eta Txikik lortu zuten, Jose Mari Manzisidorren eta Ibon Barriosen aurka 30-17 irabazi eta gero. Aurreikuspenak beteta, irabazleek partida erraz irabazi zuten. Hasieratik abantilarekin hasi ziren, eta partida bukaeraraino abantaila horri eustea lortu zuten.
Danok Bat pelotazale elkartekoek nabarmendu dutenez,
pozik geratu dira txapelketarekin. “Balorazio ona besterik ezin dugu egin. Urtero modura, aurten ere hamar bikote batu gara. Txapelketa osoan giro ezinhobea eduki dugu, eta gure ustez, giro on hori mantendu ahal izatea oso garrantzitsua da”.
Piker txapelketako finalistak eta antolatzaileak. Argazkia: Danok Bat
Antolatzaileen esanetan, aurten inoizkorik
partida estuenak jokatu dira, eta horrek emozioz bete du txapelketa. “Batez ere, azken txanpako partidak oso lehiatuak izan dira”.
Hurrengo urtera begira ere, txapelketa antolatzen jarraitzeko asmoa dutela agertu dute antolatzaileek. “Orain momentuan, jendea lehiatzeko gogoarekin geratu da, eta txapelketan parte hartu dugunon artean, beste txapelketa motz bat antolatzea erabaki dugu, jokatzen jarraitu ahal izateko”.