Parte hartzeko asmoa duten herritarrek, udaletxean, edota Josune eta Kantoko dendetan eman behar dute izena.
San Blas Hirugarren Adineko eta Pentsiodunen Alkarteak, eta Aulestiko Udaleko Bardintasun Batzordeak antolatu dute ikastaroa, 16 urtetik gorako bizilagunentzat. Hain zuzen ere, jakitera eman dutenez, aulestiarrek dute lehentasuna.
Eguen honetan (hilaren 28a) hasi, eta maiatzaren 19an amaituko dute ikastaroa. Sutegi Barri Txokoan ariko dira sukaldatzen.
Guztira bi orduko lau saio egingo dituzte, 18:30etatik 20:30era.
Sukaldaritza ikastaroan parte hartzeko, San Blas elkarteko bazkideek 10 euro ordaindu behar dituzte, eta kide ez direnek, berriz, 16 euro ordaindu behar dituzte.