Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, Iberdrolak ez die fakturarik ezta ohiko mantentze gasturik kobratuko, Kamiñaldeko lur jausiren ondorioz, euren etxebizitzak utzi behar izan zituzten San Inazioko kaltetuei. “Orain arte Ondarroako Udala harremanetan egon da Iberdrolako arduradunekin, eta etxebizitza laga behar izan duten bizilagunei zama arindu nahian, argiaren faktura ez ordaintzeko ahalegina egiteko eskatu diegu”.
Gainera, Iberdrolak erabaki du etxebizitza berrietan birkokatu eta kontratu berria egiteko premia daukaten herrirarrei kontratuaren alta ez kobratzea. Hori adierazi dio udalari enpresak.
[HONI LOTUTA] Ondarroako Kamiñaldeko lur jausia: albiste guztiak, bideoak eta argazki galeriak