Iñaki Goioaga senataria auzipetu du Espainiako Auzitegi Gorenak
Iñaki Goioaga abokatu eta senataria “ETAren aginduetara aritzen zen abokatuen taldekoa” dela uste du Espainiako Auzitegi Goreneko Miguel Colmenero magistratuak, eta auzipetu egin du. Kartzela saihesteko, 6.000 euroko bermea jarri dio, pasaportea kendu eta hil bakoitzeko 1ean eta 15ean deklaratzera joan beharko du etxetik gertuen duen auzitegira. Halboka taldekoak izatea egotzita, presoen abokatuen kontra 2010eko operazioan atxilotutakoen zigor eskaerak egin zituen Fiskaltzak joan den astean.
Gorenaren erabakiari helegitea jarriko dio Goirizelaiak.