Udako oporraldirako udaleku irekiak prestatu ditu Berriatuko Udalak, udalerrian erroldatutako
4 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzat.
Seme-alabak udalekuetara eroan nahi dituzten gurasoek
zapatua dute izena emateko azken eguna. Udaletxean –Herriko plaza, 1– eman behar da izena: 94-613 70 30.
Uztailean egingo dituzte udalekuak. Astelehenetik barikura,
10:00etan hasi eta 13:00ak arte egongo dira umeak elkarregaz.
Hala ere, udaleku irekien inguruko informazioa eta azalpenak emateko, udal ordezkariek batzarra egingo dute izena eman dutenen gurasoekin.
Ume bakoitzeko 100 euro ordaindu beharko dira, baina, ume bat baino gehiago duten familiek prezio bereziak dituzte. Familia bereko bi kidegatik 180 euro ordaindu beharko dituzte, eta hiru seme-alaba dituztenen kasuan, 250 euro ordaindu beharko dituzte.
Halaber, edozein gizarte laguntza jasotzen duten familiek prezioaren %10 bakarrik ordaindu beharko dute.