Patxi Zubizarretaren 'Beroki gorria'-k irabazi du Peru Abarka lehiaketa
Epaimahaiaren esanetan, tonu eta estilo oso aberatsean idatzita dago lan irabazlea. Ilustratzaileen lehiaketarako lanak ekainaren 25era arte aurkeztu ahalko dira2016ko Peru Abarka Lehiaketak badauka irabazlea. Album lehiaketara aurkeztu diren hamalau l...
Epaimahaiaren esanetan, tonu eta estilo oso aberatsean idatzita dago lan irabazlea. Ilustratzaileen lehiaketarako lanak ekainaren 25era arte aurkeztu ahalko dira
2016ko Peru Abarka Lehiaketak badauka irabazlea. Album lehiaketara aurkeztu diren hamalau lanen artetik Patxi Zubizarretaren Beroki gorria aukeratu du epaimahaiak. 36ko gerran Southamptonera bidali zituzten haurrak direla protagonistak aurreratu dute.Epaimahaiaren esanetan, tonu eta estilo oso aberatsean idatzita dago lan irabazlea. «Guztiona izan den historiaren zati bat kontatzen digu ume baten ikuspegitik, ezkutatuta edo isilean pasatu diren gertaerak azalera ekarriz modu oso poetikoan. Zerua, arima, berokia, basoz edo antzeko espazioak denboran kokatu ditu, gaurkotasunez jantzi ditu». Narratzaileak erreferente gazteagoak eta zaharragoak dituela bidaide ere gaineratu dute, bakoitzagaz irudikeria propioa sortuz. «Guri lana zoragarria iruditu zaigu», nabarmendu dute.
Ilustratzaileen txanda
Ilustratzaileen txanda izango da orain. Ekainaren 25era arte zabalik egongo da ilustratzaileen lehiaketa, eta ilustratu beharko den narrazio-testua ilustratzaileen eskura jarri dute peruabarka.wordpress.com blogean. Bertan aurkitu dezakete ilustratzaileek behin-behineko itzulpena eta oinarriak.
Peru Abarka lehiaketako ilustratzaileen atala irabazten duenak 1.700 euroko saria eramango du, eta bere lana bilduma formatuan euskaraz argitaratuko dute ondoren, Ibaizabal argitaletxearen eskutik.