Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Euskal kofradiek barikuetan arrainik ez saltzea erabaki dute, behin-behinean

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2016/04/28
Antxoaren kostera luzatu nahian, barikuetan arrainik ez saltzea erabaki dute euskal kofradietako ordezkariek. Egunotako harrapaketa kopuruak oso handiak izan direla kontutan hartuta, neurri hori hartzea adostu dute, eta hortaz, gaurtik [apirilak 28] astelehenera [maiatzak 2] bitartean, ez da ontzirik itsasoratuko. Ondarroako kofradiako ordezkariek nabarmendu dutenez, erabakia behin-behinekoa izango da. “Hemendik eta antxoa kostera amaiera arte, gure asmoa barikuero bandera ipintzea da, baina hori, astero baloratzen joango gara, harrapaketen arabera. Neurri honegaz, gainera, antxoari bere balioa eman eta merkatua ere liberatu nahi dugu”.
Baxurako arrantzaleak antxoa deskargatzen, gaur goizean, Ondarroan

Baxurako arrantzaleak antxoa deskargatzen, gaur goizean, Ondarroan

Hain zuzen ere, azken asteotan bost benta ere egin dira, eta neurri horregaz, benta bat gutxituta, antxoaren kostera zer edo zer luzatu nahi dute. Kostera ekainaren amaieran amaitu ohi da, baina aurten daraman martxarekin, arinago amaitzea ere aurreikusten da. Oraingoz, hilabetean, kuotaren %66a arrantzatu dute baxurako ontziek. Antxoa harrapaketei dagokienez, egunotan antxoa asko saldu da Ondarroan, 882 tona inguru, guztira. Kopurua handia izan denez, gainera, prezioak nabarmen amildu dira bentan. Kiloa euroaren bueltan saldu da. Batez ere, astelehenean [apirilak 25] eta martitzenean [apirilak 26] deskargatu zen kopururik handiena. Astelehen goizean itsasoratu ziren ontziak, eta arratsaldeko lehen orduetarako, antxoa asko deskargatu zuten 331.000 kilo inguru. Iluntzean barriro itsasoratu, eta martitzen goizean, oraindik eta antxoa gehiago deskargatu zuten portuan, 431.000 kilo inguru.
Arrantzaleak antxoa deskargatzen Ondarroako portuan

Arrantzaleak antxoa deskargatzen Ondarroako portuan

Egoera horrek, zehazki, kaosa eragin zuen Ondarroako portuan, eta inoiz ez modura, antxoa saldu barik ere geratu zen. Besteak beste, antxoaren prezioa erabat amildu zen, arrain kaxak amaitu egin ziren, eta izotz barik ere geratu ziren kofradian. “Izotz fabrika itxita dagoen bitartean, ahal dugun modura ari gara antolatzen, eta izotza beste portuetatik (Colindres, Getaria, Bermeo, Lekeitio) ekarri bagenuen ere, ez zen nahikoa izan. Gure aurreikuspenak martitzenera begira ziren, baina astelehenean deskargatu zen arrain kopurua hain handia izanda, kaxa existentzia guztiak eta izotza astelehenean bertan amaitu ziren. Eta martitzenean, arraina beste horrenbeste eta gehiago egon zenez, ez genuen horri guztiari aurre egiteko nahikoa azpiegiturarik eduki”. Hori dela eta, atzo [apirilak 27] ez zen bentarik egin Ondarroan. “Nahikoa izotz eta kaxa eduki izan bagenitu, egingo genuen beharra”.
Baxurako arrantzaleak antxoa kaxak karriatzen

Baxurako arrantzaleak antxoa kaxak karriatzen

Gaur [apirilak 28], ordea, zer edo zer antxoa gutxiago lehorreratu dute, 120.000 kilo inguru. Prezio aldetik gainera, garestiago saldu da; bataz beste, 1,23 euroan, kiloa. Alerik txikienak 60 zentimo inguruan saldu dira, eta handienak, ostera, 3 euroren bueltan kiloa. Antxoa hain merke egonda, gainera, tartean berdel ale batzuk ere harrapatu dituzte, oraindik kuota zuten ontziek. Berdel gutxi egoneran, nahikoa prezio onean saldu da; kiloa 1,10 eta 1,20 bitartean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.