Bilbon egiten ari diren
Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzien baitan, gaur [apirilak 28] arratsaldean
Geoparkera bisita egin dute Europako toki gobernuetako 50 bat ordezkarik, proiektua bera eta lurraldearen kudeaketa eredua gertutik ezagutzeko.
Bisita horren baitan, Mutriku bisitatu dute arratsaldean. Ordezkaritza horretako talde bati Leire Barriuso Geoparkeko gerenteak ongietorria egin die Zabiel Kultur Etxeko areto nagusian, eta ondoren, hirigune historikoa ezagutzeko aukera izango dute Marta Amonarriz turismo bulegoko arduradunaren eskutik.
Europatik etorritako ordezkaritza bat, Mutrikuko Zabiel Plazan
Beste ordezkaritza batek, berriz, Mutrikuko olatu planta barrutik ikusteko aukera ere izan du. Ondoren, Noemi Lekuberen gidaritzapean, portuan zehar bisita gidatua egin dute, eta azkenik, Bentalekua museoa ikusi dute.
Biltzar horren baitan, gainera,
Euskal adierazpena onartuko da, aurrerantzean toki jasangarritasunarekiko konpromisoaren erreferentzia izango dena Europan.