Gaur [apirilak 28], Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean, mobilizazioak egin dituzte sindikatuek. Egin dituzten mobilizazio horietako bat Ondarroan egin du LABek. Bertan, besteak beste, lan osasunaren defentsarako borroka aldarrikatu dute kalez kale, eta azken urtean langileariaren lan baldintzak okertu ere egin direla salatu dute.
Hain zuzen ere, Ondarroan lanean hildako langileen oroimenez giza katea egin dute, eta ekimen horregaz “prekarietateak gaixotu eta hil egiten duela” salatu nahi izan dute, Prekarietateak hiltzen gaitu lelopean. Ekimena portuaren sarrerako biribilgunean amaitu da, eta bertan, 17 kandela piztu dituzte; aurten hildako langile bakoitzeko bana.
Mobilizazioa portuko biribilgunean amaitu da
LABeko ordezkariek lan istripuren baten ondorioz hil diren langile kopurua gorantz doala salatu dute, eta egoera aldatzeko neurriak hartzeko exijitu dute. Iaz, 55 heriotza istripu izan ziren, eta aurten, oraingoz, 17 dira hildakoak. Horietako hiru, Ondarroako portuagaz oso lotuta zeuden langileak izan dira, eta horregatik, mobilizazioa Ondarroako portuan amaitzea erabaki dute.
Heriotzez gain, lanean gaixotu egiten dela ere salatu nahi izan dute. “Lanean erabilitako produktuengatik (amiantoa, silizea…) gaixotu diren langileen zerrenda luzea da, baita hil diren langile kopurua ere. Adibidez, amiantoak eragindako gaixotasunen ondorioz, azken sei urtetan, 153 langile hil dira, estatistika ofizialetetan agertu ez arren. Lanaren Nazioarteko Erakundearen arabera, gaixotasun profesionalek lan istripuek baino sei bidar heriotz gehiago eragiten dute”.
Lan Osasunaren Nazioarteko Eguneko mobilizazioak, Ondarroan
LABek lan osasuna eskubidea izan dadin borrokatzen jarraituko duela agertu du, “horretarako egin dezakegun borrokarik onena prekarietatearen aurkako borroka indartzea dela ulertzen dugu, eta horrekin batera lantokietan prebentzio neurriak exijitzeko ekintza sindikala indartuko dugu”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.