Ibilgailu batzuek herrian egin ahalko dute azterketa teknikoa
Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egiteko aukera izango dute, Markina-Xemeinen bertan, bertara eramateko gaitzak diren ibilgailuek. Udalak jakitera eman duenez, Ibilgailuen Azterketa Teknikoko (IAT) arduradunak etorriko dira herrira maiatzaren 6an, 09:15e...
Azterketak Kareaga industriguneko II. zatian dauden 54 eta 55 zenbakidun pabiloietan egingo dira, eta euretan parte hartzeko aurretiaz txanda hartu beharko da. Horretarako interesa dutenek 94-478 12 14 telefono zenbakira deitu behar dute.
Zaitasuna duten ibilgailuen artean hurrengoak aurkitzen direla zehaztu du udalak: nekazaritzako ibilgailuak, ziklomotoreak, quadak, makinaria eta zerbitzuak.