Suhiltzaileen Legeak ez ditu elkartu onartzeko behar zituen botoak.
Oposizioko talde guztiak lege horren aurka agertu dira, eta osoko zuzenketak aurkeztu dituzte, bakoitzak bere aldetik. Jaurlaritzaren Gobernu bileraren ostean jakinarazi du Josu Erkoreka bozeramaileak legeak aurrera egitea ezinezkoa dela, eta, hortaz, erretiratzea erabaki dutela.
Bizkaiko suhiltzaileek bizikleta martxa egin zuten apirilean, Markina-Xemeinen
Suhiltzaileak ere ez zeuden ados lege egitasmo horregaz, eta hainbat mobilizazio egin dituzte legea atzera bota zezaten. Markina-Xemeinen bildu ziren apirilaren 13an. Bizikleta martxa baten bitartez erakutsi zuten beraien desadostasuna egun hartan. “Lege proiektuak pribatizazioari ateak irekitzen dizkio, eta ez du 24 orduko zerbitzua bermatzen”, salatu izan dute sindikatuek. Figura berriak agertzeak ere —aldizkako suhiltzaileak edo suhiltzaile boluntarioak— zerbitzuaren “prekaritatea” ekarriko lukeela adierazi dute.