Mutriku laugarren, Lur Gaineko txapelketaren lehen saioan
Lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako estreinaldian laugarren postua lortu du Mutriku Sokatira Taldeak. Zapatuan Berriatuan jokatu zen 680 kiloko lehen jardunaldia, eta Laukizko Gaztedi A taldea nagusitu zen. Atzetik honako taldeak sailkatu zire...
Atzetik honako taldeak sailkatu ziren, hurrenez hurren: Goiherri A, Goiherri B, Mutriku, Gaztedi B, Ibarra eta Gaztedi C.
Mutrikuko kideek esan dutenez, saio ona egin zuten. «Berritasun handirik barik hasi da txapelketa. Uste moduan, Goiherri A eta Gaztedi Aren arteko tiraldia izan zen gogorrena, eta horietan Gaztediren alde joan zen soka birritan». Mutrikuarrek Gaztedi Cren eta Ibarraren aurka bi tiraldiak irabazi zituzten. Gaztedi Bren aurka alde batera irabazi zuten. Gaztedi A, Goiherri A eta Goiherri Bren aurka egindako tiraldiak, aldiz, galdu egin zituzten. «Jakinda txapelketa berrira jende berriarekin gindoazela, pozik bukatu genuen».