Zegama-Aizkorri lasterketa ezagunerako egun gutxiren faltan, Oihana Kortazar korrikalari mutrikuarrak irabazi du XII. Aloñako igoera. 21,6 kilometroko eta 1.868 metroko desnibel positiboko lasterketa lineala egiteko
02:40:56 behar izan zituen.
Oihana Kortazar, helmugaratzen. Argazkia: Goiena Komunikazio Taldea
Kortazarrek estreinako parte hartu du Oñatiko lasterketan, eta nagusitasun osoz irabazi zuen.
Lehen kilometroetatik lasterketa buruan jarri zen, eta ez zuen areriorik izan. Hartara, hurrengo sailkatuekiko alde nabarmena lortu zuen helmugan. Oñatiko Foru Enparantzan, hain zuzen ere, Nerea Amilibia bigarren sailkatua eta Arantzazu Perez de Arenaza hirugarren sailkatua baino, 09:56 eta 11:48 arinago helmugaratu zen, hurrenez hurren.