Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
AisiaKultura

Berriatuarrek barikuko Kaxero Gaupasero egunagaz ekingo diete San Gregorio jaiei

Aintzina Monasterio
Berriatua
2016/05/04
Kaxero Gaupaseroren jaitsieragaz eta kalejiragaz hasiko dituzte jaiak. Dena dela, beti ez da egin izan kalejira. Udalean kultura batzordea sortu zenean erabaki zuten urte bakoitzean pregoia herriko talde batek botatzea. Tarine udal musika eskolari progoia botatzea tokatu zitzaionean, zer edo zer berezia egin behar zutela pentsatu zuten. Eta kalejira egitea erabaki zuten; txaranga itxurako kalejira. Ordutik, kalejira bere horretan mantendu da. 19:00etan hasiko da jaitsiera, eta kaxero jantzita joateko dei egin dute: “Bizilagunak Kaxero Gaupasero jantzita joatera animatzen ditugu”. Txupina jaurti aurretik, baina, ipuin eta marrazki lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo dute, udaletxeko balkoian bertan. Txosnak zabalduta, lunch-a egongo da, eta 20:30ean Trikidantz taldearen erromeriak girotuko du plaza. 22:00ak aldera playback lehiaketa egingo dute, eta segituan, erromeriagaz jarraituko dute. Playback  lehiaketan antzezpen onena egiten duten lehenengo bi kuadrillek jasoko dute saria. pnga_erakutsi-4 Zapatua izango da herriko kuadrillen egun handia. Goizean paellak prestatzen ariko dira, eta 14:00etarako prest izan beharko dituzte. Gero, epaimahaikoek ordu erdi bat hartuko dute paellak probatu, eta onena zein den erabakitzeko. Irabazleak txapela jasoko du, baina, denak ere ez dira esku hutsik geratuko, parte hartzen duten guztiei diru-saria emango baitiete. Arratsaldean, Arkaitz Estiballes eta Beñat Ugartetxea bertsolariek gidatuta, triki bertso poteoa egingo dute. Gero, berriz, EH Sukarra eta Hesian taldeek girotuko dute gaua, eta DJ L-gaz goizalderarte dantzan ibiliko dira gaupaseroak. Domekan, San Gregorio bezperan, eguerdiko mezaren ostean, herri kirol erakustaldia egingo dute Joseba Ostolaza eta Idoia Etxebarria harri-jasotzaileek, eta Ernesto Ezpeleta Bihurri eta Hodei Ezpeleta aizkolariek. Gainera, Ostolazaren semeak ere erakustaldia emango du harri txikiagoekin, eta herriko umeek herri kiroletan trebatzeko aukera ere izango dute, Ostolazak materiala eramango baitu haientzat. Arratsaldean, ohi legez, mus eta briska txapelketak jokatuko dituzte, eta haurren pala txapelketa ere lehiatuko dute, estreinako. “Urtero puzgarriak eta antzekoak ekarri izan ditugu umeentzat, eta aurten guraso elkarteagaz hitz eginda erabaki genuen zerbait desberdina antolatzea, eta lehenengoz egingo dugu pala txapelketa”. Astelehenean, San Gregorio eguneko meza entzun ostean, Berritxuko dantza taldearen emanaldiaz gozatuko dute. Arratsaldean, berriz, Sustraia Natura taldearen eskutik haurrentzako abentura parkea prestatuko dute. Tirolina eta antzeko jolasetan primeran pasatzeko aukera izango dute ume eta gaztetxoek. Gero, 22:00etan, Kaxeroren igoeragaz agurtuko dituzte jaiak. San Gregorio jaien egitaraua: MAIATZAK 6, BARIKUA: KAXERO GAUPASERO EGUNA
  • 19:00. Kaxeroren jaitsiera. Ipuin eta marrazki lehiaketako sari banaketa. Txupinazoa. Txosnen irekiera.
  • 20:30. Erromeria, Trikidantz taldearen eskutik.
  • 22.00. Playback lehiaketa. Ondoren, erromeria.
MAIATZAK 7, ZAPATUA: KUADRILLEN EGUNA
  • 09:00. Paella janerako mahaien muntaketa.
  • 14.00. Paellen aurkezpena.
  • 17:00. Kuadrillen arteko jolasak.
  • 18:00. Mahaien desmuntaketa.
  • 19:00. Triki bertso poteoa, Arkaitz Estiballes eta Beñat Ugartetxearekin.
  • 23:00. Kontzertuak: EH Sukarra eta Hesian. Ondoren, gaupasa DJ L-gaz.
MAIATZAK 8, DOMEKA: SAN GREGORIO BEZPERA
  • 12:00. Meza nagusia.
  • Ondoren. Herri kirol ikuskizuna: Joseba Ostolaza eta Idoia Etxebarria harri-jasotzaileak. Ernesto Ezpeleta Bihurri eta Hodei Ezpeleta aizkolariak. Bukaeran, umeek herri kiroletan jolasteko aukera.
  • 16:30. Mus txapelketa.
  • 17:00. Haurren pala txapelketa.
  • 17:30. Briska txapelketa.
  • 20:00. Erromeria Dantzadi taldeagaz.
MAIATZAK 9, ASTELEHENA: SAN GREGORIO EGUNA
  • 12.00. Meza nagusia. Ondoren, Berritxuko dantza taldearen emanaldia.
  • 17:00. Haurrentzako abentura parkea, Sustraiak Natura-ren eskutik.
  • 22.00. Kaxeroren igoera su emanaldiarekin.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.