Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Josune Laka (margolaria): "Abstraktuak dira ikusgai dauden lan guztiak"

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2016/05/04
Han eta hemen hainbat erakusketa egin ostean, egunotan, Josune Laka Artetxe (Ondarroa, 1952) margolari ondarrutarraren lanak ikusgai daude Bilboko La Roca jatetxean. Maiatzaren 23a bitartean Bilbora hurreratzen denak 7 Emakume en movimiento elkarteko kideak egindako monotipiak ikusteko aukera izango du.
Bilbon ikusgai dauden hainbat lan

Bilbon ikusgai dauden hainbat lan. Argazkia: Josune Laka Artetxe

Bilbon erakusketa egiteko aukera zelan sortu zitzaizun? Handik eta hemendik nire lana jende askorek ezagutzen du, eta bertatik deitu zidaten. Zenbat lan jarri dituzu bertan erakusgai? Bi serietan banatuta, azkenaldian sortu ditudan hamalau lan daude erakusketan. Abstraktuak dira ikusgai dauden lan guztiak. Eta serie batean zein bestean zer agertzen da? Sei lanez osatutako serie oso bat zuri-beltzean egindakoa da, eta hor teknika sustratiboa erabili dut. Hau da, hasierako plantxari kentzen-kentzen joan naiz. Teknika horregaz argitasun espazio bat sortu eta argitasuna eman nahi izan diot lanari. Beste zortzi lanekin osatutako seriea, aldiz, koloretan eginikoa da, eta gauzak kendu ordez, gehitzen joan naiz.
Josune Laka margolari ondarrutarra

Josune Laka margolari ondarrutarra

Monotipien erakusketa ari zara egiten Bilbon. Margolanak sortzeko teknika berezi horrek, zertan datza? Pintura eta grabatze kalkografikoa aldi berean erabiltzen duen teknika da. Egia esan, ez da ohiko eran margotzen. Grabatze baten modura, euskarri bat behar da, plantxa bat, esaterako. Baina, grabatzean ez modura, euskarri leun bat beharrezkoa da, eta horren gainean nahi duzuna egiteko aukera ematen dizu. Zer, esate baterako? Gainean egiteko beharra zeuk nahi duzun era guztietara landu dezakezu: margoekin, pintzelekin, arrabolagaz, eskuekin… Hori dena plantxa gainean eginda duzunean, eta margoa sikatu aurretik, paper berezi bat ipintzen da, eta presioaren bitartez, prentsa edo torkulu bat erabalita, egindako irudia paperean grabatzen da. Hortik lortzen den artelana gainera, bakarra da, eta hori asko gustatzen zait. Teknikak, oro har, zer berezitasun du? Teknika honen berezitasunik nabarmenena kolorea eta ehundura dira. Niri, esaterako, bertan lortzen diren ehundurak asko gustatzen zaizkit. Ehundura horiek sortzeko edozer erabili dezakezu, gainera, trapo zatiren bat, hatzamarrak, makila zati bat, pintzela… metala izan ezik, bururatzen zaizun edozer erabili daiteke. Margolanak beste hainbat tekniketan ere egiten dituzu, baina monotipoak egiten zelan hasi zinen? Teknika desberdinak ikasi eta probatzea oso gustuko dut. Litografiekin luzaroan aritu naiz, eta teknika horretan sakontzeko Donostiako Artelekura joaten nintzen. Litografiako tailerretako batean Don Herbert margolariaren eskutik, litografiaz gain monotipia ezagutzeko aukera izan nuen. Ostean, nire kontura,  monotipiekin hasi nintzen, eta teknikagaz aprobak egiten hasi nintzen, Internetetik ikasitakoari esker, batez ere. Gerokoan, berriz, beste ikastaro batzuetan teknikan sakontzeko aukera izan dut.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.