AZTI zentro teknologikoak Bizkaiko golkoko antxoa populazioa kalkulatzeko kanpaina berri bat hasi du. 15 ikertzailek osatutako talde bat eguenean [maiatzak 5] Pasaiako portutik atera ziren
Ramon Margalef eta
Emma Bardan ontzi ozeanografikoetan, antxoaren ugalketa eremuan ibili eta antxoa populazioa kalkulatzeko eguneko arrautza ekoizpenaren metodoaren bidez.
AZTIko hamabi ikertzailek
plankton laginak bilduko dituzte
Ramon Margalef ontzian, haietan baitaude antxoek errundako arrautzak. Horren osagarri izango da
Emma Bardan ontzian joango diren hiru adituen lana. “Antxoa helduak hartuko dituzte, eta haien bataz besteko ugalkortasuna kalkulatuko dute; hau da, eme bakoitzak ekoizten dituen arrautzen bataz bestekoa. Planktonean aurkitutako arrautza kopuruaren eta emeen bataz besteko ugalkortasunaren arteko erlazioaren bidez, antxoa biomasa kalkulatu ahal izango dute AZTIko adituek”.
Baxurako arrantzale bat antxoa deskargatzen
Lortutako datuekin, eta nazioarteko beste erakunde batzuen ekarpenagaz batera, antxoaren ustiapen mailen buruzko
txosten zientifikoak egingo dira, agintariek kudeaketa neurri egokiak ezar ditzaten arrantza jardueraren jasangarritasuna bermatzeko.
2016 Bioman
kanpaina maiatzaren 24tik 27ra bitartean amaituko da, eta ekainean jakinaraziko dituzte emaitzak. Ikerketaren arduradunek jakinarazi dutenez, aurtengo kanpainak berrikuntzat bat izango du. Ikertzaileek, estreinako, ikusten dituzte itsas hegazti zetazeo eta ur gaineko zaborrei buruzko informazioa jasoko dute.
Bioman udaberriko kanpainaren osagarri, Juvena udazkeneko kanpaina egingo da. AZTIko zientzialariek Bizkaiko golkoko uretan zenbat antxoa gazte dagoen kalkulatuko dute, jakiteko hurrengo urtean zenbat antxoa heldu izango diren.
Antxoa kaxetan sartua
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak igorritako datuen arabera, baxurako arrantzaleek, dagoeneko,
8 milioi kilo antxoa harrapatu dituzte. Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordearen iritziz, kanpaina modu onean hasi da.”Espero baino lehen, antxoa ugari eta oso kalitate onekoak harrapatu dira gure kostaldeetatik gertu”.
Berdel kanpainari dagokionez, orain gutxi amaitu den kanpainan
8,1 milioi kilo berdel harrapatu dira, eta bataz besteko prezioa 0,73 eurokoa izan da kiloko. Jakitera eman dutenez, iaz baino harrapaketa gutxiago izan dira, baina bataz besteko salmenta prezioa gainditu da.
Astelehenetan ere ez
Bestela, antxoa kostera luzatu aldera, barikuetan bandera ipiniko da espezie guztientzako, eta astelehenetan ere bentarik ez egitea adostu dute Iparmendebaldeko Kantauri itsasoko kofradiek. Neurri horren arabera, baxurako ontziek ezingo dute 20:00ak aurretik itsasoratu.
Neurri horiek astero aztertuko direla aurreratu dute kofradietako ordezkariek.