San Isidro egunean hamarkadetan atzera egin, eta garai bateko tresneria bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute herritarrek.
Iñigo Egiluz aretoan ipiniko dituzte ikusgai, 11:30etatik 14:30era.
Tresna bakoitzaren izenak zehaztu, eta zertarako erabiltzen ziren ezagutzera emateko aprobetxatuko dute.
Erakusketa prestatzeko, udalak herritarren laguntza eduki du. Bizilagunei etxean dituzten antzinako tresnak uzteko eskatu die udalak. “Barikuan batuko ditugu, beraz ordurarte ez dakigu zenbat tresnagaz osatuko dugun erakusketa”.
Hala ere, jakitera eman dutenez, alde batetik baserriko antzinako tresnak egongo dira ikusgai, eta beste alde batetik, nekazaritzagaz loturarik ez dutenak ipiniko dituzte.
Nagusien bazkaria
Bestalde, urtero moduan herriko jubilatu eta pentsiodunak San Isidro eguneko bazkarian elkartuko dira. Aurten Herriko tabernan bazkalduko dute.