Mutrikuko EH Bilduk bultzatuta, bihar [maiatzak 11] elikadura burujabetza eta herrietako jantokiei buruzko hitzaldia egingo da Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean, 19:00etan. Hitzaldia Myriam Onaindiak moderatuko du, eta bertan hizlari, honakoak izango dira: IƱaki Lazarobaster
EHNE-Gipuzkoako presidente ohia, Patxi Gaztelumendi
Larrabetzuko ikastetxe publikoko guraso elkarteko kidea eta Nagore Narbaiza Markina-Xemeingo
Bekobenta ikastetxe publikoko guraso elkarteko kidea.
Jaten dena osasunerako garrantzitsua dela jabetuta, gero eta gehiago dira bertoko, sasoiko eta kalitatezko jakiak aukeratzen dituztenak. Datuei erreparatuz, egun,
jakien %10a inguru dira inguruko ekoizleengandik lortutakoak. EHNEk 2007an egindako ikerketa baten arabera, Lea-Artibaiko jantokietan zerbitzatutako jakien %90 kanpokoa zen.
Ikastetxe bateko jantoki bat
Egoera horri bueltan eman nahian, “jantoki osasuntsuago, hurbilago eta bidezkoaren alde” agertzen diren guraso elkarteak gero eta gehiago dira. Hitzaldian, hain zuzen ere,
bi adibideren berri emango dute Markina-Xemeingo eta Larrabetzuko ikastetxeetako kideek.
Markina-Xemeingo Bekobenta ikastetxeko jantokia, esaterako, Eusko Jaurlaritzak lau ikastetxe publikoetan jarritako
proiektu pilotuetan lehenengoa da. Bertan, 280 umeri jaten ematen diote, bertako kalitatezko produktuekin. Bestalde, Larrabetzuko ikastetxe publikoko guraso elkarteak garrantzia handia ematen dio euren umeek jaten dutenari, eta horren harira, jantokirako produktuak herriko baserritarrei, herriko harategi, arrandegi eta denda txikietan erosi izan dituzte beti.