Ispasterko udalak antolatuta udalerriko mugarriak ezagutzeko lehen ibilaldia egin zuten domekan. Eguraldia lagun, 20 bat herritar batu ziren txangoan.
Goizean goiz herriko plazan elkartu, eta Lekeitioko itsasargira joan ziren autoetan, bertan bideari ekiteko.
Lau ordu inguruko ibilaldia burutu zuten. 15 bat kilometroko ibilbidea egin zuten, udalerriko lau mugarritik pasatuz. Hain zuzen ere, Lekeitio eta Ispaster, Lekeitio, Ispaster eta Mendexa, Amoroto eta Ispaster, eta Gizaburuaga eta Ispaster arteko mugetatik ibili ziren.
Besteak beste, Eluntzeta, Gardata, Arropain, Lumentza eta Kostatzatik igaro ziren, eta Eguen Goikoan amaitu zuten txangoa.
Argazkia: Ispasterko udala.
Hurrengoa hilaren 22an
Hiru ibilaldi prestatu ditu udalak, eta hurrengoa maiatzaren 22an egingo dute. Azkena, berriz, ekainaren 12an burutuko dute.
Irteeran parte hartu zuten herritarrak. Argazkia: Ispasteko Udala