Jose Sagarnaren ilobaren lekukotza jaso nahi du Servini epaileak
Jose Sagarna apaizaren iloba Jorge Sagarnaren lekukotza jaso nahi du Maria Servini epaile argentinarrak. Horretarako, Frankismoaren krimenen aurkako kereila zuzentzen duen epaileak erregua bidali du Gernika-Lumoko epaitegira, Jorge Sagarnari deklarazioa har diezaion. Jose Sagarna 1936eko urriaren 20an fusilatu zuten, Markina-Xemeingo Amailo auzoan, 24 urte zituela. Epaiketarik egin gabe fusilatu zuten, eta Amailon bertan lurperatu zuten. Sagarnarena bakarrik ez, beste lau lagunen lekukotza ere jaso nahi du Servinik. Horretarako, erreguak dbidali ditu, baita, Barakaldoko, Bilboko eta Eibarko epaitegietara.