Tribiseko edukiontzien irudia hobetzeko lanak egin dituzte
Amaia Elorza Bermeoko Udaleko Lurgintza Saileko zinegotziak azaldu duenez, Tribiseko edukiontzien irudia hobetzeko eta gunea hobeto antolatzeko lanak egin ditu udalak.Edukiontzien inguruan olezko hesi bat jarri dutela azaldu du Elorzak, eta edukiontzia...
Edukiontzien inguruan olezko hesi bat jarri dutela azaldu du Elorzak, eta edukiontziak dauden tokian, gainera, zementuzko plataforma bat ere jarri dute. Helburua «gunea txukuntzea eta antolakuntza hobeagoa» lortzea izan da.
Orain dela gutxi Almika auzoko edukiontzien itxura hobetzeko lanak egin zituzten; orain, Tribiseko gunea atondu dute, eta Errotatako edukiontziak hobeto antolatzeko lanean ari direla ere jakinarazi du Elorzak.
Era berean, epe laburrean, Mañu eta San Migel auzoetako edukiontzien itxura hobetzeko lanak egitea aurreikusten dela zehaztu du Elorzak.