Gernika-Lumoko Ogasunaren aurrean egin du protesta gaur [maiatzak 11] LAB sindikatuak. Lea-Artibai eta Busturialdea eskualdeetako ordezkari Jon IƱaki Alkorta
Jobik egindako adierazpenetan, sindikatuak ogasuna ere egin du gaur egungo pobrezia egoeren erantzule. “Herrialdeetako ogasunek ere erantzukizun zuzena dute herrialde horretan aberastasuna banatzen duten moduarekin; bera da dirua biltzearen arduradun, eta baita diru horren banatzaile ere”, esan du.
Era berean, esan du gaur egun idarrean dagoen legeak gizarte eredu injustu bat bultzatzen duela. “Ogasunak ez du modu egokian jokatzen, gure ustez, eta diruaren banaketa justuago bat exijitzen dugu, sozialagoa eta orekatuagoa”.
Bai Busturialdean zein
Lea-Artibain langileen egoerak azken urteetan
okerrera egin duela salatu du LABek: “Metal arloak jarraitzen du izaten eskualdeetako arlorik indartsuena; baina esan behar da ehunka lanpostu ari direla galtzen. Iaz Espainiar estatuan mateal arloan hitzarmen bat sinatu zuten, zeinaren arabera Espainiak berak esku har zitekeen negoziazio bat lortu ezean”. Hala, hitzarmen hori arriskuan dagoela esan du Alkorta, “patronalak ezbaitu negoziatu nahi”.
LABek gaur Gernika-Lumon egin duen agerraldia.
Zerbitzuen sektorea, arrantza eta kimika arloko
langileen egoera ere kezkagarria dela azaldu du LABeko ordezkariak. Hala,
mobilizazioak iragarri dituzte bi eskualdeetan, ekainaren 3a bitartean. Egun horretarako, manifestazioak deituko dituzte bost herri handienetan: Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa, Bermeo eta Gernika-Lumo.
Era berean,
maiatzaren 28an Bilbon egingo duten nazio mailako manifestaziora joateko deia ere egingo diete langileei.