'Geugaz' aldizkariaren bosgarren zenbakia eskuragarri dago
ONDARROA // Ondarroako Udal Berdintasun Sailaren eskutik, Geugaz aldizkariaren zenbaki berria kalean dago. Aldizkaria asteon banatuko da, eta ohiko lekuetan jaso ahal izango da. Azken zenbakian, besteak beste, Mari Luz Estebanen eta Jule Goikoetxearen ...
ONDARROA // Ondarroako Udal Berdintasun Sailaren eskutik, Geugaz aldizkariaren zenbaki berria kalean dago. Aldizkaria asteon banatuko da, eta ohiko lekuetan jaso ahal izango da. Azken zenbakian, besteak beste, Mari Luz Estebanen eta Jule Goikoetxearen artikuluak irakur daitezke. Horrez gain, Garazi Etxaburu Aulestia dantzariari egindako elkarrizketa ere irakurri ahal izango dela aurreratu dute.