Idazle gazteen ataria
Atzo eta herenegun egin zuten idazlan koadernoen aurkezpena, Gernikako Lizeo Antzokian. Gernika-Lumoko LHko eta DBH/Batxilergoko ikasleek 60 lan aurkeztu dituzte guztiraGernika-Lumoko ikasleek egindako XV. Idazlan koadernoen aurkezpena egin zuten atzo ...
Atzo eta herenegun egin zuten idazlan koadernoen aurkezpena, Gernikako Lizeo Antzokian. Gernika-Lumoko LHko eta DBH/Batxilergoko ikasleek 60 lan aurkeztu dituzte guztira
Gernika-Lumoko ikasleek egindako XV. Idazlan koadernoen aurkezpena egin zuten atzo eta herenegun. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zein Batxilergoko ikasleek egindako 60 idazlan irakurri zituzten, LHkoek astelehenean eta DBH/Batxilergoko ikasleek atzo. Irakurketekin batera, urtero, idazlanak batzen dituen koadernoa eta azal lehiaketa ere aurkeztu zituzten.Liher Gonzalezek eta Oihana Enbeitak aurkeztu zituzten irakurketak, saioari umore puntua jarriz. Ikasleen idazlanetan abentura, amodioa, drama eta denetariko gaiak plazaratu dituzten idazle gazteek.
Egindako sormen lana saritzeko, herriko liburu dendetan euren gustuko liburuak erosteko bonoak eman zizkieten, gazteenei 30 euroko bonoa eta zaharrenei 40 eurokoa.
Portada Lehiaketa ere aurkeztu zuten. Aurtengo Lehen Hezkuntzako idazlanen azalean, LH 5. mailako Jon Asla Urrutiaren irudia dago, eta DBH/Batxilerreko azalean, berriz, DBH 4. mailako Asier Ortuzar Andresek aurkeztutako lana egongo da. Azken fasera heldu diren 70 bat lan ere egon dira ikusgai, Lizeo Antzokian.
Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Hezkuntza Arloak hiribilduko zentroekin elkarlanean egindako ekitaldi horren helburua «idazmena lantzea eta irakurzaletasuna sustatzea» izan dira, euskara sendotzea delarik xede nagusia. Gernika-Lumoko Euskararen Plan Estrategiko guztietan aintzat hartu izan den egitasmoa da.
Egitasmoa burutzeko urtero aurreikusten den diru kopurua mantendu dute aurten ere, guztira 10.500 euro. Liburuak argitaratzeko 6.000 euro erabili dituzte, 2.100 euro idazleak saritzeko eta beste 2.400 euroak irakurketa antolaketarako.