Lupe Lekuona ipuin kontalariaren saioa, domekan, Ziortza-Bolibarren
Maiatzaren 18a Museoen Nazioarteko eguna da, eta egun horren harira, Munduko ipuinak emanaldia eskainiko du Lekuonak.
Ziortza-Bolibarko Simon Bolivar museoan 13:00etan hasiko da ipuin kontalari hondarribiarraren saioa.
Doako ekitaldia izango da, eta sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Lekuonak kutxa batekin egiten ditu ipuin kontaketa saioak. Kutxa horretan panpinak eta ipuinak biltzen ditu. Haren bidaietan leku desberdinak ezagutzeagaz batera, horietako kondairak, ipuinak eta panpinak batzen ditu. Gipuzkoarraren emanaldia “fantasiari irekita” dagoen leihoa da.