Mutrikuko Zabiel Eskulan Taldeko kideek azken asteotan Siriako errefuxiatuei bidaltzeko materiala biltzen aritu dira, eta atzo [maiatzak 10], bildutako 8 palet material Seur Solidarioren bitartez bidali zituzten.
Mutrikun bildutako materiala Seurreko kamioian sartzen
Mezularitza enpresak nahikoa kamioi txikia bidali zuen Mutrikuko portura, eta paletak kamioan sartzeko desegin egin behar izan zituzten. Hasiera bateran dena bidaltzea ezinezkoa ematen bazuen ere, beste furgoneta baten laguntzarekin Mutrikun batutako 256 kaxak bidaltzea lortu zuten.
Mezularitza zerbitzuaren bidez materiala Valentziako portura eramango dute, eta handik, itsasontzian bidaliko dute jasotakoa Siria aldera, SOS Refugiados en Red taldearen materialarekin batera. Laguntza bideratzen ari den taldeko ordezkariek jakitera eman dutenez, Siriara laguntza eramaten duten itsasontziek eguaztenero irtetzen dute Valentziako eta Bartzelonako portuetatik.
Kaxak kamioian sartzen