Udalerriko mugarriak ezagutzen
Ispasterko Udalak antolatuta, herriko mugarriak ezagutzeko lehen ibilaldia egin zuten domekan. Eguraldia lagun, 20 bat herritar batu ziren txangoan. Goizean goiz herriko plazan elkartu, eta Lekeitioko itsasargira joan ziren autoz, han bideari ekiteko. ...

Ispasterko Udalak antolatuta, herriko mugarriak ezagutzeko lehen ibilaldia egin zuten domekan. Eguraldia lagun, 20 bat herritar batu ziren txangoan. Goizean goiz herriko plazan elkartu, eta Lekeitioko itsasargira joan ziren autoz, han bideari ekiteko. 15 bat kilometroko ibilbidea egin zuten, herriko lau mugarrietatik. Ispaster eta Lekeitio, Mendexa, Amoroto, eta Gizaburuaga arteko mugetatik ibili ziren.