Zinegoak Hedapena programaz gozatu ahalko da berriro
Erroxape Emakumeen Elkarteari eta Hegoak elkarteari esker, Zinegoak Hedapena programa iritsiko da beste behin ere Bermeora. Zinegoak gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdian aurkeztutako lanak udalerrietara zabaltzea da aipatu pro...
Martxoan hamahirugarren Zinegoak jaialdian aurkeztutako zortzi film labur ikusi ahal izan zituzten bermeotarrek, Nestor Basterretxea aretoan. Orain, baina, hiru film labur jarriko dituzte: Victor XX, Aitona Mantagorria eta Betty. Horiek guztiak, euskarazko eta gaztelerazko azpitituluekin jarriko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.
Film labur horiek ikusi gura dutenek bihar izango dute horretarako aukera; 19:00etan jarri dute ordua, Erroxapek Erreten parkean duen egoitzan.