'Ametsen liburua' aurkeztuko dute, Zabiel Kultur Etxean
MUTRIKU // Gaur, 19:00etan, Ametsen liburua-ren aurkezpen ekitaldia egingo dute, Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean. Liburuaren sortze prozesuaren nondik norakoak Jokin Urain proiektuaren koordinatzaileak azalduko ditu. 400 bat preso eta erbesteraturen ame...
MUTRIKU // Gaur, 19:00etan, Ametsen liburua-ren aurkezpen ekitaldia egingo dute, Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean. Liburuaren sortze prozesuaren nondik norakoak Jokin Urain proiektuaren koordinatzaileak azalduko ditu. 400 bat preso eta erbesteraturen ametsak eta testigantzak jasotzen ditu Ametsen liburua-k (Astero argitaletxea). 960 orrialdeko lanean eskuz idatzitako testigantza intimoak ageri dira.