Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Antxoa euskal kostaldetik gertuago harrapatu dute

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2016/05/12
Ondarroako Kalare Deuna kofradiak igorritako datuen arabera, egunotan 500 tona antxoa baino gehiago saldu dira kofradiako bentan. Aurreko astean Bilbo eta Santander (Kantabria, Espainia) aldean harrapatu zuten arraina, eta ontzi asko, hango uretan ibili badira ere, egunotan, euskal kostaldetik gertuago azaleratu dira antxoa sardak, eta hortaz, ontzi gehienak Ondarroa eta inguruko uretara bueltatzea erabaki dute.
Arrantzaleak antxoa deskargatzen, gaur goizean, Ondarroako portuan

Arrantzaleak antxoa deskargatzen, gaur goizean, Ondarroako portuan

Martitzenean [maiatzak 10], esaterako, Ondarroatik nahikoa gertu itsasoratu ziren hiru ontzik zortea izan zuten, eta antxoa gutxi harrapatu bazuten ere (350 bat kaxa), goizeko bentan nahikoa prezio onean saldu zuten, kiloa, 5 bat euroan. Berria azkar zabaldu zen arrantzaleen artean, eta gehienak, Lekeitio eta Mutriku aldera bueltatu ziren. Arratsaldean ontzi asko hasi ziren porturatzen, eta iluntzean, arrantzaleen joan-etorria handia zen Egidazu kaian; guztira, 230.000 kilo antxoa porturatu zituzten. Arratsaldeko lehen bentetan saldu ziren aleak nahikoa garesti saldu baziren ere, orduak aurrera joan ahala prezioak amiltzen joan ziren. Kiloa, bataz beste, 1,59 euroan saldu zen.
Antxoa deskargatzen, Ondarroako portuan

Antxoa deskargatzen, Ondarroako portuan

Eguaztenean [maiatzak 11] ere, antxoa asko lehorretu zuten Ondarroan; 285.000 kilo inguru. Arraina bentan zer edo zer merkeago saldu zen atzo; kiloa, bataz beste, 94 zentimoan. Gaur [maiatzak 12], ordea, arrantzaleek goizaldean egindako sarekadetan antxoa gutxi harrapatu dute, eta goizeko bentetan antxoa kaxa bakar batzuk saldu dira. Eskaintza txikia izan denez, prezioek gora egin dute; kiloa 5 euro inguruan saldu da. Antxoa kostera luzatze aldera hartutako neurria dela eta, bihar [maiatzak 13] ez da bentarik egongo. Hori dela eta, ontzi asko etxera bidean daude.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.