Ispasterko Gure Esku Dagok giza katea egingo du, domekan
Ispasterko Gure Esku Dagok ekainaren 5eko galdetegia girotzeko ekitaldiak egingo ditu hilabete horretan.Domekan, giza katea egingo dute. 12:00etan elkartuko dira, herriko plazan. Jarraian, plazatik Santiagora egingo dute giza katea, Baietz haritz biak...
Domekan, giza katea egingo dute. 12:00etan elkartuko dira, herriko plazan. Jarraian, plazatik Santiagora egingo dute giza katea, Baietz haritz biak lotu izenburupean. Izan ere, plazako eta Santiagoko haritz biak lotuko dituzte herritarrek. «Ahalik eta jende gehien batzea nahi dugu, eta herritarrei giza katean parte hartzeko dei egiten diegu». Giza katean, Santiagotik plazara eskuz esku hautestontzi bat eroango dute.
Ekimena amaituta, Geuk erabaki kantaren aurkezpena egingo dute, plazan. Ispasterko Gure Esku Dagoko kideek jakitera eman dutenez, beranduago abestiaren lip dup-a ere grabatzeko asmoa dute. Zozketa bat ere egingo dute, eta informazioa mahaiak ipiniko dituzte, 12:00etatik 14:00etara.
Ekainaren 5erako atzera kontaketa egiten duen kartel bat ere ipiniko dute plazan.