Lagun arteko pala txapelketa jokatuko dute, Aulestin
Azken urteetan legez, lagun arteko pala txapelketa jokatuko dute Aulestin.Aulestiarron IV. Pala txapelketa hilabete honetan hasi eta ekainean amaituko dute.Txapelketan parte hartzeko asmoa dutenek domeka dute izena emateko azken eguna. Ubilla aterpetxe...
Aulestiarron IV. Pala txapelketa hilabete honetan hasi eta ekainean amaituko dute.
Txapelketan parte hartzeko asmoa dutenek domeka dute izena emateko azken eguna. Ubilla aterpetxean eta Illunzar tabernan izena eman daiteke, eta bertaratzerik ez dutenek honako telefono zenbakira deitu dezakete: 688 644 125.
Bikoteka izena eman behar da, eta bi maila egongo dira: onak eta hobeak.
Finalak ekainaren 18an
Aurreko urteetan moduan, izen ematea doakoa da, eta antolatzaileek herritarrei parte hartzeko dei egin diete.
Ekainaren 18an, eguerdian jokatuko dituzte maila bietako finalak. «Izena ematen dutenen arabera antolatuko ditugu kanporaketak, baina finalaren eguna zehaztu dugu».