Panel bat jarriko dute Akarregi-Egixarreko borroka gogoratzeko
1936ko urriaren 21ean Akarregi-Egixarren UGT1 (Mateos), Euzko Indarra (ANV2), Boga-Boga eta Saseta ametrailadore taldeak, besteak beste, burututako ofentsiba jasotzen duen panela jarriko du datorren domekan, Egixarren, Ahaztuen Oroimena elkarteak. Jaki...
Panela jartzeaz gain, ibilaldi gidatu bat egingo du elkarteak. Horrela, Intxaurbietatik Akarregira, eta handik Egixarrera joateko aukera egongo da, bide batez, inguru horietan gertatutakoa ezgutzeko aukera egongo delarik.
Irudi berria
10:00etan panela jartzeko lekua zulatu eta prestatuko dute, eta 11:00etan egingo da ibilaldi gidatua Intxaurbitxenetik abiatuta; Akarregi barrenetik Egixarreraino joango dira. 12:00etan, Akarregi-Egixarreko borrokaldiaren inguruko informazio panela inauguratuko dute.
Elkartearen irudi berria ere aurkeztuko dutela jakitera eman du Ahaztuen Oroimenak.