Trainerillen estropadak jokatuko dira Ondarroan eta Mutrikun
Asteburuan trainerillen estropaden egoitza bihurtuko dira Ondarroa eta Mutriku. Alde batetik, Ondarroan, Bizkaiko trainerilla ligako bosgarren eta seigarren jardunaldiak jokatuko dira, eta, bestetik, Mutrikun, Gipuzkoako trainerilla ligako seigarren jardunaldia.
Zapatuan [maiatzak 14], 16:00etan hasita jokatuko da Bizkaiko trainerilla ligako bosgarren jardunaldia, eta seigarrena, ostera, domekan [maiatzak 15], 11:00etan hasita egingo da, Ondarroako badiako uretan. Parte hartzaileek bi joan-etorri (3.500 metro) egingo dituzte; hau da, hiru ziaboga eta lau luze.
Ondarroa Arraun Taldeari dagokionez, hiru trainerillak (senior gizonezkoen bi eta senior emakumezkoen bat) parte hartuko dute zapatuko jardunaldian, eta domekan, berriz, gizonezkoen bi trainerillek parte hartuko dute norgehiagokan. Emakumezkoen trainerillak, domekan, hain zuzen ere, Mutrikuko trainerillen estropadan parte hartuko du.
Mutrikuko estropada estropada 11:00etan hasiko da, eta Ondarroako nesken taldeaz gain, Mutrikuko gizonezkoen senior taldeak ere parte hartuko du. Mutrikun ere, hiru ziaboga eta lau luze egingo dituzte arraunlariek.