Udalak Santi Brouard kiroldegiko estalkia konponduko du
Santi Brouard kiroldegiko futbito eta multikirol kantxako erreteila oso egoera txarrean dagoela eta, zaharberritze lanak lehen bait lehen egitea ezinbestekotzat jo du Lekeitioko Udalak. «Euria denean ezinezkoa izaten da erabiltzea, behegainean potzuak...
Obra hori Deck sistema bidez eta gaur egun dagoen materialaren gainetik egingo dela jakitera eman du udalak, eta uda sasoian gauzatzea nahi dutela aurreratu dute.
Fatxada konpontzeko
«Santi Brouard kiroldegian egiten ari diren obren zati bat besterik ez da teilatu hau, itsasora ematen duen fatxada eta barruko egituraren beste zati bat ere konpondu egingo dira». Azken hori azken hilabeteetan agertutako ezustekoa izan dela zehaztu du udalak, eta derrigorrezkoa dela konpoketa lan horiek ere egitea.
Guztira, aurten, kiroldegiko teilatuan, fatxadan eta egituran 138.000 euro gastatuko ditu udalak.