Andreak kalean korrika egiteko talde bat sortu gura dute Bermeon
Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak Andrak korrika? Bai, zergatik ez? Ahal da eta ahal dozu ekimena antolatu du biharko. Hain zuzen ere, kalean korrika egiten hasi gura duten 30 urtetik gorako emakumeei zuzendutako ekimena da. Izan ere, saio horren bit...
Bihar batuko dira, 10:30ean, Araneko kiroldegian. Parte hartu gura duten andreek kiroldegian bertan eman beharko dute izena.
Irune Ormaetxea kirol saileko zinegotziak azaldutakoaren arabera, ekimen horren bitartez, kirol ohiturak ez dituzten emakumeei hasierako bidean laguntza eman gura zaie. «Jarduera fisiko osasuntsu eta dibertigarri batez baliatuz, emakumearen ahulduntzearen eta ikusgaitasunaren elkargunea sortu gura dugu, eta horretan, edonork aurki dezake parte hartzeko eta egokitzeko aukera».
Era berean, emakumeen bestelako «eredu eta irudiak» sortu eta bultzatu gura dituztela nabarmendu du.