Kadeteak, Bizkaiko txapeldun
Gernika KESB taldeko kadeteak dira aurtengo Bizkaiko txapeldunak. Aurreko domekan Bilboko La Casillan jokatu zuten Emakumezkoen Kadete mailako Azken Fasea. Gernika-Lumoko taldeagaz batera, La Salle, Lauro eta Mungia taldeek jokatu zuten azken txanpa. G...

Gernika KESB taldeko kadeteak dira aurtengo Bizkaiko txapeldunak. Aurreko domekan Bilboko La Casillan jokatu zuten Emakumezkoen Kadete mailako Azken Fasea. Gernika-Lumoko taldeagaz batera, La Salle, Lauro eta Mungia taldeek jokatu zuten azken txanpa. Gernikak Laurori 27-63 irabazi zion, eta Mungiak 53-62 galdu zuen La Salleren aurka. Ondorioz, La Salle da azpitxapelduna. Maiatzaren 22an hasita, Espainiako Kluben Emakumezkoen Kadete txapelketa jokatuko dute.